Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Lagunartean: Juan Mieg»

marzo 24

Adiskideen kolektiboak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta, hilean behin, topaketa bat proposatzen dugu museoaren programen parte diren sorkuntza garaikideko artista ezagunekin.

Topaketak astelehenetan egingo dira, museoak ateak ixten dituen egunean, beste modu batez egin ezin diren lan horiek guztiak egiteko.

 

Juan Mieg (Vitoria-Gasteiz, 1938)

Juan Mieg Gasteizen jaio zen 1938an eta hamabost urterekin Arte eta Lanbide Eskolan matrikulatu zen. Madrilgo akademia partikular batean marrazketari buruzko ezagutzak hobetu zituen (1954-1956). Geroago, Bartzelonara joan zen, eta bertan arkitektura-ikasketak hasi zituen. 1962an utzi eta pinturari ekin zion bete-betean. Gasteizera itzuli zenean, 1966an, Orain-en sorreran parte hartu zuen, Jesús Echevarría, Joaquín Fraile, Carmelo Ortiz de Elgea eta Alberto Schommerrekin batera. Talde horrek Arabako arteen panorama berritu eta eguneratuko zuen. Praktika hori bere ibilbide luzean garatu du Miegek, Arabako modernitate piktorikoaren artista esanguratsuenetako bat bihurtuz.

Juan Miegen lana oso presente dago museoaren bilduman. 1988ko izenbururik gabeko mihise gaineko olio-pintura berriki erosi da Eusko Jaurlaritzak babestutako Bilduma Partekatuaren esparruan, Artium Museoaren, Bilboko Arte Ederren Museoaren eta Tabakaleraren laguntzarekin.

Museoaren Adiskideei zuzendutako jarduera. Erreserba egitea komeni da

Local

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España