Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Gestión de la colección: Criterios de formación de la colección y expurgo en bibliotecas»

junio 11 - junio 13

Liburutegietan dokumentazio elektronikoa sartzearekin lotutako kultura-, informazio- eta aisialdi-kontsumo berriek eraginda sortu diren bilduma hibrido berriak eratzeko politikak birplanteatzera behartzen gaituzte. Ikastaro honetan, erabiltzaileek bildumei dagokienez dituzten beharrak aztertzeko metodoak definitu eta planteatuko dira; inprimatuta nahiz elektronikoki dauden hautatzeko eta eskuratzeko irizpideak, metodoak eta baliabideak berrikusiko dira; eta berrikusteko eta xahutzeko protokolo bat trazatuko da, lege-esparrua uneoro errespetatuz.

Irakaslea: Lluis Agusti Ruiz. Bibliotekonomian eta Dokumentazioan diplomatua, Filologia Erromanikoan lizentziatua eta In-prestakuntzan eta Dokumentazioan doktorea. Irakaslea Bartzelonako Unibertsitateko Informazio eta Ikus-entzunezko Baliabideen Fakultatean. PolDoc Hispánic-en sortzailea, bildumak garatzeko politiken direktorioa. Liburutegien zuzendaria izan da Bartzelonan, Lisboan, Parisen, Bruselan eta New Yorken.

Helburuak: ikastaro hau batez ere liburutegi publiko, unibertsitate-liburutegi, eskola-liburutegi eta bestelakoetan jardunean dauden profesionalentzat da.

Helburu hauek bete nahi dira:

  • Liburutegi-bildumaren politika ulertzea, bildumak haztearekin, antolatzearekin eta balioestearekin lotutako erabakien eta prozesuen multzo koherente gisa, liburutegiaren berariazko eginkizunen esparruan.
  • Hautatzeko eta eskuratzeko informazio-irizpide, -metodo eta -baliabide nagusiak ezagutzea.
  • Berrikusteko, mantentzeko eta xahutzeko metodo eta prozesu nagusiak ezagutzea.
  • Liburutegi-bildumak garatzeko politikari buruzko dokumentu bat idazteko metodoa ezagutzea.

Programa

Ekainak 11

  • Bildumak garatzeko politika definitzea.
  • Barneko eta kanpoko baliabideak, argitalpen- eskaintza analogikoa eta digitala, liburutegiko lankidetza.
  • Bildumaren arkitektura: bildumak garatzeko politikaren dokumentua.

Ekainak 12

  • Erabiltzaileen komunitateen beharrak bildumarekin lotuta: ezagutza eta analisia.
  • Eskuratzeko irizpideak eta metodoak.
  • Hautatzeko irizpideak, metodoak eta informazio-baliabideak.

Ekainak 13

  • Bilduma eta xahuketa, eta berrikustea eta mantentzea.

Jaitsi egitaraua PDFan (303 KB)

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bat Espazioa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España