2025eko Erlijio-musikako Jaialdia apirilaren 6tik 16ra bitarte egingo da. Kontzertuak, Baluarten, Iruñeko Andre Maria katedralean, San Antonio elizan (Aita kaputxinoak), Domingo Santuaren elizan (Aita Domingotarrak), Salbatore elizan, eta Karmengo Andre Mariaren elizan (Aita Karmeldar Oinutsak) izango dira.
Elizetako kontzertuetarako sarrera librea da, leku guztiak bete arte. Baluarteko kontzertuetarako sarrerak leihatilan edo haren webgunean: https://baluarte.com/eu eskuratzen ahalko dira.
KONTZERTUAK
Apirilak 6, igandea. 20:00
- Salbatore eliza
- E’ SERA. XX. mendearen lehen erdiko koru-musika italiarra
- Nafarroako Ganbera Abesbatzaren talde klasikoa
- Zuzendaria: David Guindano Igarreta
- Zuzendari gonbidatua: Sergi Moreno Lasalle
Apirilak 11, ostirala. 20:00
- Karmengo Andre Mariaren eliza (Aita Karmeldar Oinutsak)
- Bruckner ad organum
- Iruñeko Ganbera Abesbatza
- Zuzendaria: David Gálvez Pintado
Apirilak 12, larunbata. 20:00
- Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
- Arima Sakra
- Landarbaso abesbatza
- Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi Tejeria
Apirilak 13, igandea. 19:30
- Baluarte Auditoriuma
- Denboraren ispilua
- Iruñeko Sinfonietta
- Zuzendaria: Caroline Collier
- Sarrera: 15 euro
Apirilak 14, astelehena. 20:00
- Iruñeko Andre Maria katedrala
- Nire espiritua pozik…
- Iruñeko Katedraleko musika-kapera
- Zuzendaria: Ricardo Zoco, kapera-maisua
Apirilak 15, asteartea. 20:00
- San Antonio eliza (Aita kaputxinoak)
- Pentsatzeko musika
- San Fermin Abesbatza.
- Zuzendaria: Fermín Iriarte Irigoyen
Apirilak 16, asteazkena. 20:00
- Baluarte Auditoriuma
- Te Deum. Eslava eta Bruckner, sinfonismo monumentala.
- FCNAEko koru sinfonikoa eta Iruñeko Gazte Orkestra
- Zuzendaria: Jesús María Echeverría Jaime.
- Sarrera: 15 euro.