Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gazte Plaza 2025: egitaraua (Gasteiz)

abril 4 - abril 5

Gasteizko erdigune historikoak Gazte Plazaren lehenengo edizioa jasoko du apirilaren 4an eta 5ean. Sorkuntza kulturaleko 22 doako jarduera egingo dituzte, 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta.

EGITARAUA:

  • Apirilak 4:

Lehenengo jardunaldia, apirilaren 4koa (ostirala), 17:00 eta 23:00 artean garatuko da. Rally zinematografiko bat egingo dute Montehermoson, Yurena Carrerok antolatuta. Bertan, euren sormena eta erlojupean istorioak kontatzeko duten talentua erakutsi ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Gainera, sormenezko argazkigintzari buruzko tailer bat egingo dute kultur zentroan, Víctor Ijurkoren gidaritzapean, eta horma-irudien lehiaketan bigarren sailkatu den lana birsortuko dute.

Bestetik, Alba Tojo artistak gidatutako jardueran, gazteek obra kolektibo bat sortuko dute xilografiaren eta beste estanpazio-teknika batzuen bidez, Landatxo kiroldegian.

Gainera, Buruileria plazan, honako jarduerak egingo dituzte: horma-irudiak zaharberritzeko tailerra, Celia Sáezek zuzenduta; ‘Gure Kutxa’ antzezlana, eta ondoren eztabaida; eta inprobisatutako Jam Session bat, Gasteizeko musikarien belaunaldi berrien eskutik, eta Jazzteizek gainbegiratuta.

  • Apirilak 5:

Larunbatean, apirilaren 5ean, jarduerak 09:30ean hasiko dira eta 23:00etan amaituko dira. Arkupeko eremuan azoka bat egingo dute. Bertan, artista gazteek euren sorkuntzak erakutsi eta saldu ahal izango dituzte goizez eta arratsaldez; adibidez, ilustrazioak edo arropa.

Arratsaldean, Aihotz plazanshowcase lehiaketa bat izango da, eta abeslari berriek euren talentua erakutsi ahal izango dute. Irabazleak 200 euroko sari ekonomikoa jasoko du. 

Landatxo kiroldegian Gazte Plaza erakusketa egongo da ikusgai. Gazteen sorkuntzak, lehiaketa irabazi duen horma-irudiaren birsorkuntza, hiriko kartelismo tipografikoari buruzko esku-hartze kolektiboa (Carla de La Iglesiak zuzenduta) eta rally zinematografikoaren bigarren zatia jasoko ditu erakusketak. 

Santa Maria plazan honakoak egingo dituzte: zirkuko ikuskizuna; pintura-lehiaketa, Sofía Velascok zuzenduta; poemei buruzko bi tailer, Ania Otaolak eskainita; eta sorkuntzaren esploraziorako jarduera bat, Aulki Dinamikoa izenekoa. Arratsaldean, lehiaketa bat eta dantza-bataila bat egingo dituzte Buruileria plazan.

Gainera, Gazte Plazaren bigarren egunean jarduera ibiltariak egingo dituzte, hala nola grafiti-erakustaldia, batukada, balaclava desfilea eta 6 ibilbide dituen bisita gidatua, non gazteek subjektiboki azalduko dituzten erdigune historikoko espazio enblematikoak.

Jarduera eta tailer batzuen sarbidea librea izango da, eta beste batzuetan aurrez eman beharko da izena, martxoaren 30a baino lehen,.

 

Local

Errebotea
Tardets-Sorholus, 564 Francia