Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Nosferatu 2025: «Araya» (Margot Benacerraf)

marzo 26

Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.

Venezuelako iparraldean dagoen gatzaga naturala da Araya, orain dela 500 urtez geroztik ustiatzen dena. Irudi ikusgarriak eta poetikoak biltzen dituen film honetan, Margot Benacerrafek gatzgileen artisau-lana erretratatzen du 50eko hamarkadaren amaieran, industrializazioak eta aurrerapen teknologikoek haien bizimoduari azkena eman aurretik. Zinema latinoamerikarraren klasiko bat, 1959ko Cannesko Zinemaldian aurkeztua eta saritua.

Fitxa teknikoa:

  • Venezuela-Frantzia
  • Zuzendaritza: Margot Benacerraf
  • Ekoizpena: Caroni Films, Les Films de l’Archer
  • Gidoia: Pierre Seghers, Margot Benacerraf
  • Argazkia: Giuseppe Nisoli
  • Musika: Guy Bernard
  • Muntaketa: Pierre Jallaud
  • Antzezlea: José Ignacio Cabrujas

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España