Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

IRAKURLEEN TXOKO FEMINISTA: «UMEEK GEZURRA ESATEN DUTENETIK», Uxue Apaolaza

marzo 26

“Umeak ez dira gezurtiak”. Hala omen. Adierazpen hau uste orokor eta hedatu bat baino gehixeago da. Uste honen atzean, Rousseauk Emilio-n aldarrikaturiko gizakiaren kontzepzioa gordetzen da: hots, gizakia naturaz ona da, baina jendarteak egiten dau gaizto. Umeek gezurra esaten dutenetik liburuko ipuinetan, adierazpen hau ezeztatuz, gizakiaren eta jendartearen ikustera hori itzulipurdikatzen dau. Umetatik bertatik gezurtiak garala onartuz gero, ba ote gizakiaren ontasuna aldarrikatzerik? Zail samarra, behintzat, ontasunaz jaso dogun ikuskeran. Adierazpenaren itzulipurdikatze honek ez dakar Rousseauren ikuskeraren beste muturrerantz jotzea. Beste muturreko ikuskerak (Hobbesena, kasu) gizakia gaiztoa eta berekoia dala aldarrikatzen dau, eta jendarteak zintzotu al leike? Ipuin-bilduma honetako unibertso narratiboan galdera honi ezezko erantzuna emoten eutsolakoan nago. Jendartea be gezurrontzi itzela da; gezurrontzi itzelez beterik dago.

Local

Bermeoko Kultur Etxea
Irakaskintza 14-16
Bermeo, Bizkaia 017 España