Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Udabarria Bertsotan 2025 (Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea)

mayo 8 - mayo 29

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. 8 saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Aurten txapelketa urtea da Bizkaian, udaberri zein udagoien. Hain zuzen ere, maiatzaren 8an hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Maiatzeko eguenetan izango dira saioak, guztira 8, saio bikoitzak izango baitira: egun eta ordu berean, bi herritan jokatuko dira saioak. Bertan, 48 bertsolarik abestuko dute, A eta B multzoetan banatuta. Gutxienez 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea (2023tik zuzenean sailkatutako bertsolarien izen-ematearen arabera).

Talde Antolatzailea udazkenetik ari da saioen prestaketekin lanean eta, urte hasieratik, komunikazio taldeko kideek, gai-jartzaile eta epaileek ere beharrean dihardute.

Saioei, herriei, ordutegiei zein sarrerei buruzko informazioa atari honetan duzue.

Local

Munitibar, Balmaseda, Ermua, Gautegiz Arteaga, Bakio, Orozko, Basauri eta
Plentzia, Bizkaia 077 España