Cargando Eventos

« Todos los Eventos

IKUS-ENTZUNEZKO METRAILA. Sorkuntza-tailerra: baliabide bideografiko sortzaileak, azkarrak eta low-cost

mayo 5 - mayo 27

2025eko maiatzean BilbaoArtek ikus-entzunezko sorkuntza tailerra eskainiko du bere instalazioetan.

Tailerra praktika sortzaile gisa planteatzen da, non baliabide bideografiko ugari, azkar gauzatzekoak eta kostu txikikoak erakutsiko diren. Eskaintzen diren tresnak analogikoak zein digitalak izango dira, proiektuen beharren arabera.

Parte-hartzaileei elkarrekin lan egitea proposatzen zaie, Bilbaoarteko lan-eremua multimedia edukien ekoizle txiki bat balitz bezala.

IKASTAROAREN DATUAK

Izaera: sorkuntza-tailerra.
Iraupena: 24 ordu, arratsaldez 3 orduko saioetan banatuta (16:00etatik 19:00etara), 8 egunez.
Datak: maiatzaren 5etik 27ra.
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara.
Ikastaroaren kostua: 100 €. Bekadunak 0€. BilbaoArte Fundazioaren erabiltzaileak: 50€.
Parte-hartzaile kopurua: 18 parte-hartzaile gehienez.

Ikastaroa egiteko behar den materiala sartuta dago.

Tailerra amaitzean, partaidetza-ziurtagiria emango da.

Tailerra amaitu ondoren, parte-hartzaileek publikoari irekitako ekitaldi batean sortutako mikro-ekoizpenak proiektatuko dira Bilbaoarteko auditorioko pantailan.

Izen ematea: apirilaren 10era arte. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek izena emateko fitxari motibazio gutun labur bat eta cv erantsi beharko diote. Eskaera BilbaoArte Fundazioari egingo zaio e-mail bidez: bilbaoarte@bilbao.eus.

Matrikula: apirilaren 28ko astean jakinaraziko da parte-hartzaileen hautaketa eta matrikula ordaintzeko eskatuko da.

Informazio gehiago

Local

«URIBITARTE40» erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao, Bizkaia 020 España