Arte Ederren Sevillako Museoan izan ondoren, apirilaren 2tik aurrera gure aretoetan izango dugu erakusketa hau, gure museoak dituen espainiar eskolako obren funtsaren kalitatea adierazten duena. José Luis Merino Gorospek, Arte Ederren Bilboko Museoaren Antzinako Artearen kontserbatzaileak, hautatutako lanek lau mendeko bidea osatzen dute. Lan horiek erretratuaren eta erlijio-artearen generoak nabarmentzen dituzte, natura hilaren eta paisaiaren adibide garrantzitsuekin batera.