Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

BLV-Art 2025: «IRAUN»

abril 4

BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.

IRAUN dantza garaikideko proiektua da, Amaia Elizaran dantzariak Neonymus musikariarekin egindakoa. Bidaia emozionala da, gorputzaren bidez gure berpizte- eta berritze-esperientziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaituena. Formatu laburreko pieza da, non Amaia Elizaranen gorputzaren mugimendu handi eta adierazkorrak Neonymus-en soinudun iruditeri pertsonalarekin bat egiten duen.

KONPAINIA
Konpainia 2015ean sortu zen, inprobisaziotik abiatuta hizkuntza koreografiko propioa ikertzeko eta dantza garaikideko piezak ohikoak ez diren espazioetarako edo espazio alternatiboetarako sortzeko beharrak bultzatuta. Lehen lanak, Raw, Sortutakoak elkartearen laguntza jaso zuen.  2017an, Block izan zen Karrikan plataformak deitutako proiektu irabazlea.  Mar hautatu zuten Regards Croisés jaialdian 2021ean eta Bogotako JMSD Antzoki Nagusiko Ventana Vasca programazioan 2022an. Out Redescena-ko Danza a Escena zirkuituaren parte izan zen 2022an.  2023an, In a Loop estreinatu zen Montrealgo EDCMko dantzariekin.  2025ean 10 urteko ibilbidea egingo ditu konpainiak.

  • Kontzeptua eta antzezleak: Amaia Elizaran, Neonymus
  • Laguntzak: Producción II del Gobierno Vasco, Dantzagunea.

Instagram@amaia.elizaran
Youtube: @amaiaelizaran
Tik Tok: @amaia.elizaran

 

Local

Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco, 14
Bilbao, Bizkaia 020 España