Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Pasión»

abril 4

Maitasunezko unerik gorenean, inoizko gizonik ederrenaren baitan entzun zen musika isilean barneratzen lagunduko digun lan artistikoa da “Pasión”.

Historiako egiazko errugabearen bihotzean, hiltzera kondenatu zuten Nazareteko Jesusenean, hain zuzen ere, pilpiraka ari zen pasioa erakutsiko digute artearen eta musikaren bitartez antzezpen honetan, beldurrik gabe aditzeko eta ikusteko prest gauden ikusleoi.

Munta historiko eta espiritual handiko gertaera bat ezagutzera eman nahi digu “Pasión” ikuskizunak, benetan jazo zena bere horretan helarazita: islatuko ahal dugu, histuta bada ere, baldintzarik gabeko maitasun horren edertasun gordin eta neurrigabea!

“Pasión” funtsean musika da, poesia, baina baita argazkigintza, otoitza, pintura eta eskultura ere, dena ikuskizun berean.

Hakuna Group Músic

Iraupena: 90

Local

Barañaingo Auditorioa
Nafarroako Komunitatea, 2
Barañáin/Barañain, Navarra 901 España