Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

BLV-Art 2025: «AGORTU»

abril 12

BLV-Art 2025 jaialdiaren barruan.

Apurka-apurka erretzen diren argazkien malenkonia. Akatsa duen biniloan urratzen den doinua… Edozer birrindu, eta horra hor adierazpen- eta sorkuntza-esparru berri bat irekia. Disidentzia-diskurtso oso bat topatzen da, baztertua izan beharrean duintasuna eta presentzia hartzen duen zerbaiten berreskuratzearen diskurtsoa. Eguneroko koreografietan konprimiturik, gorputza bizirauten saiatzen da bere forma agortuz; paisaiak irekitzen dira bere pitzaduretan.

KONPAINIA

Ane Zapirain Gorostegi (Bilbo, 1997). Publizitatean eta Harreman Publikoetan graduatu zen EHUn. Hiru urte zituela, euskal dantzetan eta balletean trebatzen hasi zen, eta nerabezaroan estilo urbanoagoetatik igaro zen dantza garaikidea ezagutu arte. Dantzari-ibilbide profesionala Iruñako Faktoria Zentro Koreografikoan eta Mutis Espazioan garatzen jarraitu zuen.  Bere ikuspegi eta hizkuntza propioa deskubritu nahiak bultzaturik, Agorturekin hasi zen urratsak egiten, bakarlari-formatuko proiektu hori hautatu baitzen Dantzan Bilaka koreografia-laguntza eta -sorkuntzako programan.

  • Koreografia eta antzezlea: Ane Zapirain Gorostegi
  • Kanpo begirada: Natalia García Muro
  • Laguntzak: Dantzan Bilaka, Mutis Espazioa

Instagram@anezapi

 

Local

Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco, 14
Bilbao, Bizkaia 020 España