Museoen Foru Sareak Aste Santuko programazio berezia abiaraziko du, eta bisita gidatuak eta familian egiteko bisitak eskainiko ditu apirilaren 17tik 27ra.
11 jarduera izango dira guztira. Denak doakoak izango dira; ez da aurrez izenik eman behar, baina toki kopurua mugatua da, aretoaren edukiera bete arte.
Gainera, Kexaako Monumentu Multzoak berriz ere ateak irekiko dizkie herritarrei apirilaren 17tik 21era, apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren 1etik 4ra.