Joëlle Tuerlinckx-en El caso de l(a casa) museo(a) erakusketari agurra
Datorren apirilaren 27an amaituko da Joëlle Tuerlinckx-en (Brusela, Belgika, 1958) erakusketa. Erakusketa atzera begirako nahasgarri gisa egituratzen da, non artistak lan historikoak eta duela gutxiko proposamenak –aldi berean, piezen eta aldez aurreko erakusketen aztarnak eta erregistroak– biltzen dituen.
Apirilaren 27ko familientzako tailerra apirilaren 19ko larunbatera aldatuko da, eta ohiko ordutegia 11:30etik 13:00etara izango du.
Apirilaren 19an (adi, larunbata)
(Des)egiturak. Eskulturak mugitu ahal izango balira, nola mugituko lirateke gure Bildumakoak? Proposamen honen bitartez mugimendua eta eskultura landuko ditugu.
Apirilaren 20an
Harrapa ezazu hiria. Argazkigintza asmatu aurretik, frottage delakoa oso teknika erabilia zen inguratzen gaituenaren oroitzapen edo erregistro bat gordetzeko. Gaur, teknika hori erabiliko dugu museoaren inguruko eremuetan, testura horiek «harrapatu» eta lantegirako aprobetxatzeko.
3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.
Jaiegunetako bi aste horietan, igandeetako ohiko bisitak egingo dira, eta aparteko bisitak jaiegunetan.
Artium Museoa osorik bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira. Gainera, apirilaren 27an Joëlle Tuerlinckx-en erakusketaren azken bisita gidatu monografikoa egingo da.
Apirilaren 13an
12:00etan. Oteiza, Asins eta Palazuelo: haraindikoari itxura ematea
Apirilaren 17an
12:00etan. Artium Museoa osorik
Apirilaren 18an
12:00etan. Artium Museoa osorik
Apirilaren 19an
12:00etan. Artium Museoa osorik
Apirilaren 20an
12:00etan. Artium Museoa osorik
Apirilaren 21ean
12:00etan. Artium Museoa osorik
Apirilaren 27an
12:00etan. Joëlle Tuerlinkx. El caso de l(a casa) museo(a)