Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.
Maiatzaren 27an, Le grand chemin filma proiektatuko da 18:30ean.
Louis (Antoine Hubert) Parisko 9 urteko mutikoa da. Ama (Christine Pascal) aldi baterako uzten du Frantziako Bretainiako herri txiki batean uda pasatzeko, bere amaren lagun batekin, Marcelle (Anémone) eta bere senar Pelo (Richard Bohringer). Herrian, Louisek Martine (Vanessa Guedj) ezagutuko du, 10 urteko neskato bat, bere bizilaguna, bizitzako gauza handiak erakutsiko dizkiona.