Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2025: «Ernest Cole: Lost and Found»

abril 9

2025eko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.

Ernest Cole argazkilari hegoafrikarra lehena izan zen apartheidaren izugarrikeriak munduari erakusten, 1967an argitaratu zuen House of Bondage liburuarekin, 27 urte zituela. Atzerriratu egin behar izan zuen, eta bizitza osoa Europan eta New Yorken eman, egonkortasun pertsonal eta profesionalik inoiz aurkitu gabe. Raoul Peckek haren bizitza kontatzen du artista gisa, baita haren amorrua ere, Hegoafrikako erregimenarekiko Mendebaldearen isiltasun eta konplizitatearen aurrean. Suediako banku baten kutxa gotorrean Coleren obraren 60.000 negatibo ustekabean aurkitu izana da dokumental honen abiapuntua, eta bere figuraren aldarrikapenaren hasiera.

Fitxa teknikoa:

  • Frantzia-AEB.
  • Zuzendaritza: Raoul Peck.
  • Ekoizpena: Tamara Rosenberg, Raoul Peck / Velvet Film, Velvet Film Inc.
  • Ekoizpenkidetza: ARTE France Cinéma.
  • Gidoia: Ernest Cole, Raoul Peck.
  • Argazkia: Wolfgang Held, Moses Tau, Raoul Peck.
  • Musika: Alexeï Aïgui.
  • Muntaketa: Alexandra Strauss.
  • Ahotsa: Lakeith Stanfield.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España