“Okupazio hedakor bat” du izenburu Amaia Gracia Azquetak egindako azken ekoizpenak, 2023-24an BilbaoArtek ikasketa lagapena jaso zuen bekaren esparruan, eta ondoren Otxarkoaga Opengela estudioetan egin zuen egonaldiaren esparruan. Eskultura klasikoaren, barrokoaren eta berpizkundearen proposamenetatik abiatuta erabilitako eta emulatutako materialen plastikotasunaren eta eskulturaren inguruan egindako ikerketaren emaitza dira artelanak, eta elkarrekin hitz egiten dute, BilbaoArte Fundazioaren URIBITARTE40 Aretorako berariazko instalazio gisa funtzionatzen duten pieza-multzo bat sortuz.
Apirilaren 11tik ekainaren 1era bitartean ikusi ahal izango den proiektua hainbat bisita gidaturekin osatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, LSEra (Lengua de Signos Española) egokituak apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an 19:00etan; Miriam Ocáriz diseinatzaile eta sortzailearekin lankidetzan eta elkarrizketan arituko da maiatzaren 8an, 19:00etan; eta liburuaren aurkezpen bat egingo da, maiatzaren 22an, 19:00etan, Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoko zuzendariorde komisario eta testuaren egilearekin batera. Erakusketarako eta programatutako jardueretarako sarbidea librea eta doakoa da.
ERAKUSKETA
Titulua: Okupazio hedakor bat
Artista: Amaia Gracia Azqueta (Pamplona-Iruñea, 1985)
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Paseo de Uribitarte, 40. 48009 Bilbao).
Data: apirilaren 11tik ekainaren 1era, 2025
Inaugurazio-programa: ostirala, apirilak 11, 19:00etan. Ateak irekitzea.
larunbata, apirilak 11, 12:30ean. Bisita gidatua artistarekin
Aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita.
Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985) Bilbon bizi eta lan egiten du. 2011n eta 2023-24an artista egoilarra izan zen BilbaoArten.
Artista bisuala, tailerreko praktikaren posiziotik abiatzen da eta autobiografikotik heltzen dio bere lanari. Bere prozesu eskultorikoak irudien ekoizpenarekin osatzen dira. Mendia, lurraldea, identitatea eta afektuak landu ditu, lehenago. Gaur egun, denboraren, erresistentziaren, abiaduraren, iraupenaren eta horien logikaren nozioak ikertzen ditu arte garaikidearen barruan.
Gracia Azquetak egoitzetan parte hartu du eta hainbat beka jaso ditu, hala nola Casa de Velázquez (Frantziako Akademia, Madril), BilbaoArte Fundazioa, Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoak sortzeko dirulaguntza, Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoetarako dirulaguntza edo Bizkaiko Diputazioaren ekoizpen artistikorako beka, besteak beste.
Bilboko Guggenheim Museoan, Huescako CDAN/Centro de Arte y Naturaleza – Huescako Beulas Fundazioan, Huarteko Arte Garaikideko Zentroan, Bilboko Rekalde Aretoan, Gasteizko Montehermoso Kulturunean, Iruñeko Ziudadelan, Nafarroako Museoan eta Marzana Espazioan (Bilbo) erakutsi ditu, banaka edo taldean, besteak beste. Bere lana Nafarroako Museoaren, Huescako CDANen, Nafarroako Gobernuaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Diputazioaren eta BilbaoArte Fundazioaren bildumetako bat da.
@amaia_gracia_azqueta