Irakurle Txokoak, Yurre Ugartek zuzenduta, talde bat biltzen du hilean behin liburu baten inguruan.
Bileretan, etxean irakurritakoari buruz eztabaidatuko da: literatur estiloa, ekintza bera, pertsonaiak… Guztia, taldeko kideen ekarpen eta esperientzia pertsonalekin nahastuta. Parte-hartzaileen arteko irudipen-truke horrek liburua ulertzen laguntzen du, eta norberaren irakurketa aberasten du. Batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute.
Koordinatzailea: Yurre Ugarte
Tailer horretan parte hartzeko interesa daukatenek informazio gehiago eskura dezakete liburutegiko informazio-mahaian, edo telefono honetara deituta: 943 505 421.