Raffaella Carráren erritmoan, antzokia herri baten plaza bihurtzen da udari agur esateko, auzotarrek urte osoan itxaroten dituzten herriko jaiekin. Petardoen bolbora, orkestraren kumbiak eta La Esquina tabernako koñaka amaitzen direnean, arnasa hartzera eseriko dira, konturatzeko zein beharrezkoa den errealitatetik tarte batez alde egitea aurrera jarraitu ahal izateko. Izan ere, batzuetan, horixe da norberak behar duena: ezer EZ gertatzea.
Fitxa artistikoa: