Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, San Telmo Museoa: «Korrutik pikutara»

mayo 17

San Telmo Museoaren 2025eko Museoen Nazioarteko Egunaren programazioaren barne. 

Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuztuko dute dantza maisuek hitzaldi-dantzatu honetan. Juan Antonio Urbeltzen ideia batean oinarrituta, hitzak eta gorputzak, hitzen hizkuntza eta dantzaren hizkuntza baliatuko dituzte euskal dantzaren bilakaera historiokoa, bere formetan eta esanahietan kontatzeko.

Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Museoen egunarekin eta Dantzan ikasiz programarekin lotutako jarduera.

Local

San Telmo Museoa – (San)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España