Gizontasunaren zaurgarritasuna oinarri duen «Vulnerable Tryptich» ikerketa-koreografikoa jasotzen duen izen bereko dokumentalren proiekzioa. Gizontasunaren zamaren inguruko hausnarketa-koreografiko bat. Aukera artistiko berri bat, aurkezpen performatibo bat.
Fitxa artistikoa:
Eneko Gil (Errenteria, 1985), Zorütik-en sortzaileetako bat, beste artista eta kolektibo batzuekin sinergiak sortu diren lekuetan ibili da azkenaldian, dantzaren eta haren transmisioaren inguruan.
Egiteko eta sortzeko modu berrien bilaketan, hainbat eragileren parte-hartzearekin arte-lengoaia berrien bilaketa sustatzen duen espazioa da Zorütik.