Gure Zirkua Amorebieta-Etxanotik pasatuko da 8. denboraldiaren baitan. Guztira, hamaika emanaldi eskainiko dituzte maiatzaren 23tik ekainaren 7ra.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik.