Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak 2025: «Hil da jainkosa» + «Zero-zero»

abril 18

2025eko Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldien barne.

HIL DA JAINKOSA

Ongi etorri zuen «bizitzako hiletara».
Bai, denok hilko gara noizbait. Gaur egun, gure bizitza osoa kontrolatzen saiatzen gara, eta heriotzak ere ez dio gure egozentrismoari ihes egiten: Agurra gure neurrira diseinatu nahi dugu, inork ezer desegokirik ez esatea eta edozein txikikeri kontrolpean izan nahi dugu. Gogoratuak izan nahi dugulako, aztarna utzi nahi dugulako eta azken finean bakarrik behin hilko garelako.
 
Barre eta hausnarketa artean, bi emakumeek tradizioak zalantzan jartzen dituzte eta, azkenean, gure ondarearekin gehiegi obsesionatuta ote gauden galdetzen diote haien buruari.
Eta galdera handia airean geratzen da: Nolakoa izan behar da hileta perfektua?

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Ainhoa Etxebarria Gomez
  • Zuzendaritza: Ainhoa Etxebarria Gomez, Nerea Gartzia Gartzia
  • Antzezleak: Ainhoa Etxebarria Gomez, Nerea Gartzia Gartzia
  • Hizkuntza: Euskera

ZERO-ZERO

TXONTXA eta PELOTXA bi zero dira. Bata, gizarteak horrela ezarri diolako, eta bestea, denetik alde batera utzita hala erabaki duelako. Baldintza hauek ZENBAKI BIRIBIL BAT egin ahal izango dute?

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Ilargi Corchero, Idurre Puertas, May Gorostiaga
  • Antzezleak: Ilargi Corchero, Idurre Puertas
  • Zuzendaritza: May Gorostiaga
  • Jantziak: Ilargi Corchero, Idurre Puertas, May Gorostiaga
  • Eszenografia: May Gorostiaga
  • Ekoizpena: Intujai Teatro
  • Aholkularitzak: Larraitz Aranburu, Shakti Olaizola, Garazi Egiguren

Local

Pabilioi 6
Plaza de Eugenio Olabarrieta (Zorrotzaurre)
Bilbao, Bizkaia 020 España