Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinema lantegi-ikastaroa, Carles Boschen eskutik: «25 errores a evitar para hacer una buena película documental»

mayo 19 - mayo 20

 

Carles Bosch zinema dokumentalaren arloko maisu ospetsuak film dokumental baten emaitzan eragin dezaketen 25 akats ohikoenez hitz egingo du bi egunetan. Bere esperientzian oinarrituta, prozesuaren etapa bakoitzean akats horiek nola saihestu aztertuko du: hasieratik -plangintzatik- filmaketara eta ediziora arte.

 

CARLES BOSCH

Carles Bosch film dokumentalen zuzendaria eta gidoigilea da. Egin dituen film dokumentalen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Balseros, Hollywoodeko Zinema Akademiak Oscarretarako izendatua, eta Bicicleta, cuchara, manzana, Goya sariaren irabazlea. Gaur egun, EICTVko (San Antonio de los Bañoseko Zinema Eskola, Kuba) eta Bartzelonako Showrunners Gidoi Eskolako irakasleetako bat da.

Erreserbatu zure lekua apika.asociacion@gmail.com helbidean.

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España