Inoiz gertatu gabeko topaketa… baina gertatu behar zuena.
Bi erregina, bi erreinu… Tronua eskuratzeko borroka. Inoiz existitu ez zen irudimenezko topaketa. Atzeratutako heriotza-epaia. Boterearen feminitatea eta maskulinitatea, bi emakume antologikoren eskutik: Elisabet I.a Ingalaterrakoa eta Maria Estuardo Eskoziako erregina.
Bi emakume borrokalari eta bide urratzaile. Bata bestearen mende zeuden bi emakume… Pieza bizi honek ez dio atsedenik emango publikoari, Pepe Cibriánek idatzitako testu paregabearekin, zeinak, maisuki, bizia hartuko baitu Nacho Guerrerosen eta Nicolás Pérez Costaren arteko aktore-duelu honetan. Pasioa, intrigak, samurtasuna, emozioa, egiak, intentsitatea… antzerkia bete-betean.
Informazio gehiago: El Tío Caracoles.
Fitxa artistikoa: