Vademekunek berezko lengoaia eraikitzen du espazio eszenikotik, magiatik eta akrobazia eta malabareen zirkuko tekniketatik abiatuz.
Tadeo da protagonista, pertsonaia bitxia, irakurle amorratua. Orduak eta orduak ematen ditu bere liburutegi
zaharrean liburuz eta irudimen eta sormenerako ateak irekitzen dizkion magia eta ilusioz beteriko mundu paraleloetara garraiatzen duten istorioz inguratuta.
Mezuz beteriko orri andana artean jostatzen da. Oroitzapenez beteriko istorioak. Bizitzak ihes egiten dio denboraren bila. Denbora ez du minutu, hilabete edo urtetan neurtzen… liparretan neurtzen du. Mundua ez da Taldeok amestuta bezalakoa, horregatik, nahiago du irakurtzen segi, amesten jarraitu ahal izateko.
Magia eta akrobazia eta malabareen zirkuko teknikak, une jakin batzuetan entzuten diren off ahots batzuekin batera, dira lengoaia eszenikoaren tresnak Vademekunen.
Ikuskizuna Zirkozaurrek sortua da, Bilboko Zorrozaurre auzoan lekutzen den zirkuko arteen topagunea. Zirku
dira % 100ean eta hura sortu, praktikatu, irakatsi eta hedatzeko pasioa dute.