Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Musika kurdu eta anatoliarrak ezagutzeko hastapen tailerra»

mayo 18

Eléonore Fourniau musikari frantziarrak Anatoliako musikari buruzko tailerra emango du Oiartzunen; musika kurdu eta anatoliarrak ezagutzeko hastapen tailerra. Hamarretatik ordu batetara izango den tailerra ingelesez emango du (behar izanez gero aldibereko itzulpena egingo da) eta bertan izan nahi dutenek entzule moduan edo aktiboki (soinu-tresna bat joaz edo kantatuz) parte har dezakete. Ahotsa, perkusio soinu-tresnak zein tenperazio berdina ez duten soinu-tresnak ongi etorriak izango dira.

Tokia mugatua da eta izena emateko epea maiatzaren 2a arte luzatuko da.

Tailerrean izena eman nahi duenak inprimaki hau bete eta Soinuenearen Nafarroako Rural Kutxako kontu korrontean (ES09 3008 0252 1124 5041 8021) 35 euro ordaindu beharko ditu. Prezioan bazkaria ere sartzen da.

Eléonore Fourniau:

1987an jaioa, Eléonorek nerabezaroan hiru urte eman zituen Uzbekistanen. Piano klasikoa ikasia, 20 urterekin ezagutu zuen zarrabetea.

Lyongo Goi Eskola Normalean errusiera eta historia ikasi ondoren, Istanbulera joan zen 2010ean, eta han bizitu zen sei urtez. Turkiako kultura-aniztasunak liluratuta, kantuaren eta musikaren bidez, Istanbulgo Estatu Kontserbatorioan, Erdal Erzincanen saz eskolan, hainbat maisurekin eta herrialde osoan zehar egindako bidaia ugarietan bertako hizkuntzak eta herri-musika ikasten aritu zen.

Nazioartean ezaguna da musika kurduaren eta anatoliarraren ahots-interpretazioaren kalitateagatik, eta bakarkako ibilbide aktiboa egin du Europan eta mundu osoan. Saz-a eta zarrabetea ditu lagun, eta interpretazio-estilo berezia garatu du horietan. Hainbat talderen sortzailea izan da (Esman, Telli Turnalar, Samaïa, Sylvain Barou eta Efrén Lopezekin hirukotea), eta beste hainbat artista handirekin ere lan egin du: Mercan Erzincan, Mikail Aslan, Birol Topaloque, Keyvan Chemirani, Kamaan taldea, Christine Zayed, Istan hirukotea, etab.

Pedagogiaren zale amorratua, Anatoliako kantuari eta musikari buruzko tailerrak eta ikastaroak antolatu eta ematen ditu.

Local

Guztion etxean, Julia Irazustabarena (Getxoko Udaletxearen aurrean)
Getxo, Bizkaia 044 España