Janire Etxabe dantzari eta koreografoak dantza bertikala eta artea uztartzen ditu memoriarekin eta herri kulturarekin, Euskal Herriko natura erabiliz mugimenduaren euskarri gisa.
“Atxine” da bakarka egin duen lehen hegaldia. Dantza esekiaren ikuskizun honetan, objektuarekiko eragin-trukea izateko aukera desberdinen bidez, bizitzako etapa desberdinetan (jaiotza, gaztaroa, gerra eta zahartzaroa) izaten diren emozioak azaltzen dira, eta, bitartean, horren sinbologia eta kontzeptua aldatzen dira.
Laburpena:
Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu-espazioan, ttun-ttunaren eta xirularen doinu tradizionalek soinu industrialago eta modernoagoekin bateratzen dira.
Emakume batek eta bere burukoak bizi-zikloan daramaten karga emozionala eta kulturala islatzen dute, eszena bakoitzean sinbologiaz aldatzen den egitura baten bidez; bertan jaio eta babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, izerdia eta bizitza.
Fitxa artistikoa: