Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Lantegia: Txalaparta»

mayo 9

  • Iparralde gizarte etxea (2. eta 6. lantegia)
  • Helduak, + 14 urte

Txalaparta, Euskal Herriko musika tresna dugu. Era berean, aitzinean komunikabide legez erabilia izan zen. Musika tresna hau oso erakargarria da, psikomotrizitatea, sormena eta musika adierazpena garatzen baititu. Bestalde, musika tresna honek lehen erritmoak sortu eta horietaz gozatzea ahalegintzen du berehala, ez baitu hasierako musika ezagupenik izatea eskatzen.

Lantegi  hau Txalapartaren ikasketarako lehen kontaktu bat bezala planteatzen da. Parte hartzaileak, txalapartaren jatorria eta musika sortzeko lehen urratsak ikasiko ditu, erritmo sinpleak sortuz. Metodologiak teoria eta praktikaren konbinaketa bezala planteatzen da. Ikastaroaren edukiak, zailtasunean progresiboki ikasteko proposatuak izan dira.

Lantegian  landuko diren edukiak honakoak dira:

Oinarrizko kontzeptuak

  • Jatorria, kultura eta bere erritmo bereziaren interpretazioa
  • Txalapartaren forma eta atalak. Egurra eta bestelako materialak
  • Jarrera eta kolpatzeko modua, oinarrizko teknikak
  • Biko erritmoa, bikotearen alternantzian oinarritua. Kadentzia ezberdinen neurketa
  • Kolpeak: txakuna, herrena, hutsunea

TXALAMAKO Txalaparta taldearen eskutik

Izena emateko datak

  • Noiztik: 2025/04/25 08:30 Noiz arte: 2025/05/09 17:30
  • Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: 1,50 € (bazkidea) / 2,50 € (ez bazkidea)
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
 

Local

Iparralde Gizarte Etxea – (2. eta 6. lantegia)
Zuberoa plaza, 1
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España