Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ADEL 2025: «LE NOUVEAU MENÚ DU CHEF» + «HUSTU»

abril 21

ArteDrama 2025ren barruan.

LE NOUVEAU MENÚ DU CHEF

Jatetxe famatu bateko sukaldariak zopa bat egiteko agintzen dio bere sukalde-laguntzaileari. Laguntzailea, haren aginduak jarraituz, sukaldatzen hasten da, baina nahiz eta bere pausu berberak jarraitu, amaierako produktua oso desberdina da. Lortuko al dute bien artean zopa on bat egitea? Zein izango ote da chefaren sekretua?

HUSTU

MATXALEN BILBAO KONPAINIA

«HUSTU; Hutsari gorazarre»

Zer bizi da isiltasunean, hutsunetan, erortzearen aurreko unean, esekiduran, geldiuneetan, hutsean…?

Norbera bere buruarengandik hustu daiteke…?

Hutsaren kontzeptua mugimenduaren konposizioaren prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu modura. Hutsa funtsezkorako hurbilketa modura.

Pieza honetan hutsak elementu nagusi, dinamiko eta aktibo gisa ulertzetik abiatzen da, eraldaketak gertatzen diren gune, betea osotasunera iristen den leku, zentzua hartzen duen toki.

Hutsa mugimenduaren iheskortasunarekin dago lotua, eta erakusten ez denaren ezkutuko sakontasunarekin.Deierarako joera gehiago duen elementua, erakustekoa baino.

«HUSTU; Hutsaren gorazarre» Matxalen eta Nataliak interpretatutako bikotea da, beste erritmo batzuen planteamendua berregiteko espazio/denbora esekia. Lan soila, apaindurarik eta elementu funtsik gabekorik ez duena. Ekintza politiko eta poetikoa azkar kontsumitzearen, gehiegizko zarataren eta edukiaren gabeziaren joera honen aurreko erantzun gisa.

Local

Aulestiko Udal Aretoa
Donibane enparantza 1, 3. solairua
Aulesti, Bizkaia 070 España