Horrela aurkezten du konpainiak ekitaldia: «Vaivén, azken balantza. Vaivenen izpiritu bihurri eta geldiezinek mutisa egingo dute. 28urte… sortuz ta sortuz gure aukera. Atsedenik hartu gabe: lana eginaz, goaz aurrera. Kate horretan denok batera…
Irudimena, ekimena, asmatu, akatsak egin, zorte ona eta txarra izan, izaera, konpromisoa, eta umorea, umorea gogotik… goaz aurrera. Talde artistiko eta tekniko zoragarriekin, bulegoko lankide konplizeekin, ofizioko kideekin, gure aldeko apustua egin duten lagunekin eta publiko leial eta baldintzarik ez dutenekin… denok batera.
Hor doakizue gure txaloa…»
Agurrean musika parte bat egongo da Iñaki Salvadorren esku, Redada familiar laneko emanaldia, Ana Pimenta eta Iñaki Salvadorren parte-hartze «bitxi» bat, musika gehiago, azken topa, mikrofono irekia eta sorpresa gehiago izango dira.
Informazio gehiago: Vaivén producciones.