Poetak Maiatzean 2025 jaialdiaren barne.
Testamendu Zaharrean sugeak Ebari esandakoa izenburutzat hartuta idatzi zuen Irati Jiménezek Begiak zabalduko zaizkizue, eta Euskadi Saria irabazi zuen saiakera horretarako egindako ikerketa lanaren ondorio da Euskal literaturaren historia sobrenatural bat (Elkar, 2021).
Bideo-lanen eta musikaren laguntzarekin eta mendez-mende idatzitako testuen bidez, euskal literaturaren errepaso historiko guztiz ezohikoa egiten du. Gure literaturari buruz ditugun ia aurreritzi guztiak irauliz eta abadeen literatura kontsideratu duguna uste baino askoz ederragoa, liluragarriagoa eta interesgarriagoa dela frogatzeko asmoz.