dIDAC jONs Gasteizen sortutako banda bat da. Bere kideak, duela ia hiru urte, maitasun istorio batean murgildu ziren. Musika zintzoarekiko maitasunaz, klasikoekiko maitasunaz.
Bere abesti propioak sortuz eta soinu-paisaietan letrak marraztuz. Rocka, bluesa, countrya, folka, soula… gogora ekarriz eta guztia mihise batean maitasun eta pentsamendu kritikoaren zertzeladekin nahastuz.