Tolofolk 2025 jaialdiaren barne.
Fernando Larrukertek zuzendutako 64 minutuko film enblematikoak nekazarien, artzainen eta arrantzaleen bizimodua eta doinuak erakusten ditu: herri baten bizitza osatzen duten abestiak. Baserrian eguneroko lanak nola egiten diren ere erakusten du zintak, eta Euskal Herriko musika-tresnei eta bertsolaritzari ere arreta berezia eskaintzen die.