Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«¿Por qué el libro como fuente de expresión?» topaketa

abril 23

KONDESTABLE CIVIVOXA
LIBURUAREN MUNDU EGUNA
TOPAKETA: ¿POR QUÉ EL LIBRO COMO FUENTE DE EXPRESIÓN?
NAIA CARLOS & ANDREA GANUZA

Nafarroako Gobernuak antolatutako Gazteria Topaketen artista parte-hartzaileak.

Solasean arituko dira Naia Carlos filologo eta kultur dibulgatzailea eta Andrea Ganuza marrazkilaria, liburua gogoetagai harturik, arte adierazpenaren funtsezko euskarria baita. Liburua izanen dute mintzagai solasaldian, hitzen eta irudien edukitzaile hutsa izateaz gainera, bitarteko paregabea baita ideiak, emozioak eta munduaren ikuspegiak komunikatzeko. Bakoitzak, bere ikusmoldeen bitartez, liburuak kultur objektua den heinean duen funtsezko eginkizuna arakatuko du, bai eta narrazio bisual eta literarioak itxuratzeko duen gaitasuna ere.

Naia Carlos:?Filologo hispanikoa, sormenezko idazketako irakaslea, idazlea eta kultur kudeatzailea. Zabalkundean dihardu eta, bere lantegi, irakurketa talde eta liburu aurkezpenetan, publiko zabalarengana hurbildu nahi du literatura.

Andrea Ganuza: Marrazkilaria. Bere jarduera artistikoak narrazio grafikoa eta marrazkia ditu ardatz, komikiaren mugak esperimentatuta eta komikia arte garaikidearen beste hizkuntza baten gisara ulertuta. Bere prestakuntza eta lana Akademia barnean eta kanpoan garatzen dira eta, gune ofizialetan parte hartzeaz gain, kontrakulturarekin, arlo grafikoarekin, fanzinearekin eta DYirekin lotutako egonaldi, topaketa, laborategi eta jaialdietan aritzen da.

+14.
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte.

Local

Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España