Iruñeko Udalak, Diego de Haro Nafarroako Liburu Denden Elkartearekin batera, apirilaren 23an, asteazkenarekin, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, Karlos III eta Orreaga etorbidearen arteko ohiko azokan. Liburuak % 10eko beherapenarekin salduko dira, ohiko establezimenduetan ere aplikatuko dena, eta arrosa bat erosteko aukera izanen da, 1,5 euroko prezio sinbolikoan. Nafarroako Gurutze Gorria izanen da aurten loreen salmentagatik 2.210 euroko zenbatekoa izanen duen liburu-sorta jasoko duen erakunde soziala.
Azoka 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta 17 liburu-dendek euren liburuak eskainiko dituzte. Aurreikuspenen arabera, hiriko 27 egilek aurkeztuko dituzte beren lanak. Berritasun gisa, aurten liburu bat eskuratzen duten pertsona guztiek Carlos Albillo Torresen “Comercio Centenarios de Pamplona” argitalpenaren 100 aleren zozketan parte hartuko dute, Iruñeko Udalak argitaratua.
Liburuak sinatzea:
Azokan Nafar Idazleen Elkarteak (ANE-NIE) eta Nafar Editore Independienteen Elkarteak (Editargi) parte hartzen dute, bertako hogeita zazpi sortzailerekin, nahi dutenei liburuak sinatzeko aukera emanez. Sinadurak tarteka egiten dira, goizeko 11etatik 20ak arte.
Goizean, 11:00etatik 12:30era, Daniel Ferro Montiuk, Miguel Izuk eta Idoia Saralegui San Sebastianek sinatuko dituzte obrak; eta 12:30etik 14:00etara, María Jesús Castillejo Samitierrek, Fatima Frutosek eta Nerea Aguado Alonsok.
Arratsaldean, 17:00etatik 18:30era, Begoña Pro Uriarte, Carlos Erice Azanza eta Laura Azcona egongo dira azokan; 18:30etik 19:30era, César Oroz, Mikel Bueno eta Elorri Arcocha, Maite Sota eta Eneko Olza; 18:30etik 20:00etara, Ana Rosa Saleme Ortiz, Josemi Albizu Gabari, Ester Ortiz Gironés eta Ignacio Lloret; eta 19:30etik 20:30era, Juan Echenique, Eduardo Martínez Lacabe eta Imanol Satrústegi.
17 LIBURU DENDA ETA 27 IDAZLE
Diego de Haro Nafarroako Liburu Denden Elkarteko liburu-dendak:
Parte hartuko duten argitaletxeak:
Idazleak eta sinatuko dituzten lanak: