Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KANTU ETA HITZA 2025: Ziztada & Rlantz

mayo 15

Kantu eta Hitza 2025 jaialdiaren barne.

Ziztada & Rlantz reggae dub taldea da, 2017an sortua. Ahotsean Ziztada (Bilbo), Rlantz (Amurrio) base ekoizlea eta dub maker-a, eta Komadü (Sarria) saxofoi- eta melodika-jotzailea dira taldea osatzen dutenak. Sound system munduan sartzeko grinatik hasi zen proiektua, ikusita Euskal Herrian ez zela erregistro hau lantzen zuen talde askorik eta are gutxiago euskaraz eta emakume bat protagonistatzat harturik.

Musika propioa sortzen dute eta letra alternatiboak eta aldarrikatzaileak dira oinarri. Izan ere, Ziztadaren hitzetan: “Emakumerik ez egoteak (gehienbat musika estilo hauetan) ahaldundu gaitu proiektuan, sound system mugimendua berdintasunean eraikitzeko eta gure letren mezua zabaltzeko gogoa baikenuen. Beste alde batetik, euskarazko musika sustatzeko proiektua ere bada.” Nahiz eta azkenengo lanetan sentimendu eta ideia pertsonalak azaleratzen diren, instrumentaletan eta hitzetan indarra transmititzen jarraitzen dute.

Hiru disko argitaratu dituzte jadanik: Egun Hotzak (2018), Azken Argiak (2020), eta azkenengoa KSMS (2021). 2025ean, berriz, Ipar Haizea album argitaratu dute.

  • Oharra: Eguraldia txarra izango dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izango da. Sarrerak doan izango dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartu ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.

 

Local

O-ko Ama Birjinaren Plaza
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España