Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

AUDIENCE: «BOB DYLAN BERRIKUSIA»

abril 24

Audience talde gernikarrak 25 urte betetzen ditu eszenatokietan jotzen eta diskoak grabatzen. Beraien azken diskoa “Bob Dylan Berrikusia” (Bidehuts, 2023), egun hauetan Euskal Herriko areto zein antzokietan aurkezten ari dira. Xabier Payaren liburuaren berri izan bezain laster hasi ziren eztabaidan Audiencetarrak. ‘Errimarekin? Eta metrika ere badaukala?’, ‘Baietz ba! Begira, hemen daukat’. Berehala jarri ziren martxan jolas bat bailitzan, beraientzat oso ezagunak ziren doinuak lantzen. Bizpahiru entsegu beranduago Dylanen abestietan eta Payaren itzulpenetan murgilduta zeuden Gernikarrak, kide bakoitzak probatu nahi zituen abestien itxarote-zerrenda eta guzti. Horrela dira beti hasierak Audience taldean.

Kideak:

  • Gaizka Isunza: Ahotsa / Gitarrak
  • Ager Isunza: Ahotsa / Gitarra / Pedal Steel / Biolina
  • Andoni Lauzirika: Baxua
  • Kepa Elgoibar: Bateria
  • Ruben Garatea: Ahotsa / Akordeoia / Teklatuak

Local

Katakrak Liburuak – (Arana Kalea, 34)
Kale Nagusia, 54
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España