Mutrikuk uztailaren 21etik 25era ospatuko ditu 2025eko Malen Jaiak.
Mutrikuko Udalak aurtengo Malen Jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Aurkeztutako lanen artetik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala.
Lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, banaka edo taldeka: egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:
MUTRIKU
MALEN JAIAK 2025 Uztailaren 21etik 25era.
Lanak Mutrikuko udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.
Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 2a, astelehena, izango da.
Epaimahaia Mutrikuko Udaleko Kultura batzordeak izendatuko du eta hartzen dituen erabakiak aldaezinak izango dira.
Epaimahaiak hiru lan aukeratuko ditu puntuaketa bidez. Puntuaketa altuena lortzen duen lana izango da irabazlea. Lan hau oinarriak ez betetzeagatik baztertua izan beharko balitz, bigarren puntuaketa altuena lortzen duena izendatuko da irabazle. Bigarren lana oinarriak ez betetzeagatik baztertua izan beharko balitz, hirugarren puntuaketa altuena duen lana izendatuko da irabazle. Puntuaketa altuena duten hiru lanek ez badituzte oinarriak betetzen, ez da saririk emango.
Saritutako lanak aurretik egindako beste lanen baten antzekotasun handiak baditu, aurretik egindako lanaren autoreari ez zaio inongo konpentsazio ekonomikorik emango.
Sari bakarra egongo da, 400 eurokoa.