Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Twobascos»

mayo 1

Twobascos, Katapulta Tour Gipuzkoa 2025 programarako hautatutako arte eszenikoetako proiektuaren emanaldia.

Ezinezkoen ikuskizun bat, euskaraz eta gazteleraz eginda. 

Ezin omen da bi lekutan aldi berean egon, baina, bi hizkuntza aldi berean hitz egin? Twobascos, hizkuntza mugak ulertzen ez dituen ikuskizun bat. 75 minututuko barreak, izuak, harridura, misterioa eta lilura.

Sergio filosofo prestua da, gizon lasaia, baina baditu bere maniatxoak ere.
Alain komertzial baikorra, anketatik leporainoko “motibau” bat.
Eta biok batera, TWOBASCOS dira. Esperientzia honen gidariak.

Alain Zulaika (Elgoibar, 2000). «Magia haurtzaroan ezagutu nuen, Punky batengatik, nire osaba hain zuzen ere. 12 urterekin, amari esker animatu nintzen ilusionismo-udalekutik: “Mago izan nahi det!” esaten irten nintzen. 14 urterekin nire lehenengo ikuskizuna egin nuen nere anaiaren urtebetetzean eta nere aita “sherpa” bihurtu nuen eta Euskal Herriko txoko guztietara eraman dit. Pasioarekin eta antzerkia, psikologia, antropologia eta marketin formakuntzarekin, “MIRARIAK” nire magia jaialdia sortu eta baita Amsterdamgo kabaret batean emanaldia egitera ere iritsi naiz. Hori bai, ez naiz umezaina, eta ez daramat xistera edo untxirik poltsikoan. Nire eginkizuna argia da: ezinezkoen hizkuntza eta hitzen bidez pertsonak hunkitzea eta konektatzea.»

Sergio Martínez (Bilbo, 1998). «Ez nintzen hasi telebistan mago bat ikusten, ezta magia-kaxa batekin ere, batzuek esan ohi duten bezala. Nire istorioa Erdi Aroko merkatu batean hasi zen, non egun batean, postu zalapartatsu eta kaleko artisten artean, zerbait piztu zitzaidan. Ez zen trikimailu ikusgarri bat izan, ezta eszenaratze handi bat ere, baizik eta magia-jolas txiki batzuk, zur eta lur utzi nindutenak. Bat-batean, mundua sekretuz betetako leku bat bezala agertu zitzaidan non hauek aurkitu zain zeuden.
Nere nerabezaroan, hasierako lilura hori ustekabean hazten joan zen. Beste interes batzuk aztertzen zituen bitartean, magiak etengabeko hari bat bezala irauten zuen, garatzen zihoan hizkuntza pertsonal bat bezala. Ez nekien oraindik nire bidea izango zenik, baina bai mundua ulertzen laguntzen zidala eta besteekin modu paregabean konektatzen zidala. Nire lehen urratsak markatu zituen bakardadea laster bihurtu zen lagun Alain eszenaratu zenean. Hasiera-hasieratik elkarri laguntzen diogu gure ideiei forma ematen. Urteetan zehar, gure sormen-bideek paraleloan egin zuten aurrera, baina gaur beste urrats bat ematea erabaki dugu: gure ikuspegiak eta sormenak ikuskizun bateratu batean elkartzea. Proiektu honekin kapitulu berri bat hasten da, aukerez eta harriduraz beteriko bide bat irekitzen da gure aurrean.»

Local

Modelo Aretoa – (zara)
Zigordia, 2
Zarautz, Gipuzkoa 079 España