Ahalduntze Eskolaren jarduerekin jarraituz, eta irakurketa ikuspegi feministatik sustatzeko eta berdintasun-gaiei buruzko hausnarketa partekaturako gune bat sortzeko helburuarekin, Mungiako Udalak Irakurketa Klub Feminista jarri du abian. Ekimen hau udal liburutegian garatuko da eta genero ikuspegidun literaturan eta pentsamendu kritikoan interesa duten pertsona guztientzat zabalik dago.
Lehenengo saioa apirilaren 28an izango da, 18:00etatik 19:30etara, Liburutegian. Hasteko aukeratutako liburua Virginia Woolfen «Un cuarto propio» da, pentsamendu feministaren funtsezko lana, eztabaidarako eta azterketa kolektiborako abiapuntu izango dena.
Klub hau espazio seguru eta parte-hartzailea da, eta berdintasunaren eta emakumeen eskubideen inguruko hainbat gai jorratuko ditu, obra garrantzitsuak irakurriz, klasikoak zein garaikideak.
Izena emateko eta hileroko liburuari buruzko informazioa lortzeko, interesdunek 747 414 272 telefonora deitu dezakete edo berdintasuna@mungialde.eus helbide elektronikora idatzi.