Pasai Antxoko San Fermin jaiak 2025eko uztailaren 4tik 8ra ospatuko dira.
San Fermin jaiak hurbiltzen ari dira pixkanaka. Urtero bezala, jaiak iragartzeko kartela (eta egitarauaren portada izango dena) eta agertoki nagusiaren atzean jartzen den pankartarako diseinuak hautatzeko garaia iritsi da.
Kartela hautatzeko oinarriak
- Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte.
- Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke, eta kartelean ondorengo esaldia agertu behar da: «San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 2025. Uztailaren 4tik 8ra». Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
- Originalak maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira ondorengo lekuetan:
- Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61, Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).
- Pasai Antxoko HAZeko bulegoan (Herritarren Arreta Zerbitzua), Hamarretxeta 24.
- Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
- Aukeratutako kartelaren egileak Laurak Bat elkartearen 200 euroko bonuak jasoko ditu sari gisa.
- Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da.
Pankarta hautatzeko oinarriak
- Pasaian jaio edo bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
- Diseinuek barrutiko eta jaietako ikono esanguratsuak jaso beharko dituzte, eta ondorengo leloa izan beharko dute: “San Fermin Jaiak”. Formatua: 8X2,5 metro.
- Diseinu digitalak pendrive batean aurkeztu beharko dira. Ez dute egilearen sinadurarik edo aipamenik izango. Gutun-azal itxi bat erantsiko da, eta horren barruan, izena, abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia agertuko dira.
- Gailuak maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira, ondorengo hauetan:
- Kultura eta Hezkuntza Saila (Euskadi Etorbidea, 61, Trintxerpe, (Udal Euskaltegiaren ondoan).
- Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoa, Hamarretxeta 24, Pasai Antxo.
- Jai Batzordeak aukeratuko du pankarta-diseinu irabazlea, eta lehiaketa esleitu gabe uzteko ahalmena izango du.
- Saritutako kartelaren egileak ondorengo sariak jasoko ditu: Laurak Bat elkartearen bonuak (300 euroko balioa dutenak) eta 2 lagunentzako bazkari bat Antxoko MIMOS tabernan.
- Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzakoa izango da, eta jaietako oholtza nagusiaren atzealdean jarriko da hainbat urtez.
Informazio gehiagorako Udalaren webgunea kontsulta daiteke edo Kultura departamentuarekin harremanetan jarri.