Donostia Kulturaren laguntzarekin, Ateneo Guipuzcoanok Literatura jazarriak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du maiatzeko ostegunetan, hilaren 8tik aurrera. Saioak Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira. Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da, eta gainerakoak, gaztelaniaz. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.
Ziklo hau hirugarren urtez eskaintzen da, eta maiatzero egitea da asmoa, idazteagatik jazarriak diren edo izan direnak gogoratzeko.
Hona hemen hitzaldiak kronologikoki zerrendatuta: