Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Altsasuko Jaiak 2025

septiembre 12 - septiembre 16

Altsasuko 2025eko jaiak irailaren 12tik 16ra bitartean ospatuko dira. Dagoeneko prest daude 2025eko Altsasuko festetako kartel-lehiaketaren oinarri arautzaileak, bai haurrentzako bai helduentzako modalitateetan.

Lanak aurkezteko epea ekaianaren 17an bukatuko da haur zein helduen modalitatean.

HAURREN MODALITATEA

Festetako programan kontrazala izango den kartela aukeratuko du modalitate honek.

  • GAIA: Fiestas de Alsasua 2025
  • NORI ZUZENDUA: Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleak.
  • FORMATUA: A3 bertikala (ahal bada kartulina). Bakoitzak nahi dituen materialak erabil ditzake.
  • TESTUA: Kartelean testu hau agertu behar da ezinbestean: ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2025
  • EPEA: Lanak Iortia Kultur Gunean aurkeztuko dira ekainaren 17ko 14:00ak baino lehen.
  • SARIA: Marrazketako materiala eta 60€ eskudirutan..

Haurren modalitateko oinarriak (pdf)

HELDUEN MODALITATEA

Lehiaketaren helburua ALTSASUko 2025eko festak iragarriko dituen kartela aukeratzea da.

KARTELAREN EZAUGARRIAK:

  • Kartelean honako testu hau agertu behar da ezinbestean “ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2025. Irailak 12-16 septiembre”.
  • Tamaina: DIN A3 (42cm x 29.7cm) edo 70 cm-ko altuera x 50 cm-ko zabalera izan behar dituzte, derrigorrean.
  • Euskarri gogor batean aurkeztuko dira.

LANAK AURKEZTEKO EPEA:

  •  Lanak Iortia Kultur Gunean aurkeztuko dira ekainaren 17ko 14:00ak baino lehen.

HAUTAKETA PROZESUA:

  • Epaimahaiak hiru kartel finalistak hautatuko ditu. Ondoren, herritarrek parte hartzeko epea irekiko da, uztailaren 14etik 18ra, bozketa indibidualaren bidez, herritarrek gehien bozkatzen duten kartela izan dadin lehiaketaren irabazlea. Bozketa Udalaren web orriaren bidez egingo da www.altsasu.net

SARIA:

  • 600€-ko sari bakarra banatuko da. Kopuru honi PFEZ moduan dagokion atxikipena ezarriko zaio (ehuneko hogeia).

Helduen modalitateko oinarriak (pdf)

Detalles

Comienza:
septiembre 12
Finaliza:
septiembre 16
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/12/altsasuko-jaiak-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Kateako auzoa
Irun, Gipuzkoa 045 España