Intxurre Antzerki taldeak antolatuta Oinarriak antzerki topaketa egingo da Alegian maiatzaren 4tik ekainaren 22ra bitartean.
Talde ezberdinen sei emanaldi eskainiko dira eta tartean Intxurrek obra berri baten estreinaldia egingo du.
Intxurrek, herriko beste eragileekin elkarlanean antzerki topaketa batzuk antolatu ditu maiatza-ekainerako. Bai heldu zein umeentzat hainbat antzerki ikuskizun eskainiko dira bi hilabeteetan zehar eta bukaera moduan Antzerki Festa bat izango da ekainaren 22an.
Intxurre Antzerki Taldeak, 1980ko hamarkadan Inaxio Begiristainen eskutik sortua, duela bi urte berriro ekin zion jarduerari. 2023an irabazitako Inaxio Begiristain Bekak taldearen berpizkundea bultzatu du, eta gaur egun, antzerki zaletasuna biziberritu eta herritarrengana hurbiltzeko helburu argiarekin, Oinarria Antzerki Topaketak antolatzea planteatzen da.
Topaketaren bidez, euskara eta kultura herritarrengana gerturatu nahi dira, baita landa-eremuetako kultur eskaintza indartu ere.
Egutegia:
- Maiatzaren 4a, igandea. Haurren emanaldia eta topaketen hasiera. Intujai Antzerki Eskolaren Artearen komedian murgiltzen.
- Maiatzaren 9a, ostirala. Segurako XIRIKARA taldea ZOPA antzezlanarekin.
- Maiatzaren 16a, ostirala. Debako GOAZ taldea LOTURA BASATIAK performancearekin.
- Maiatzaren 24a, larunbata. Arrasateko DOKE antzerki taldea HEMEN EZ DU INORK ORDAINTZEN obrarekin.
- Ekainaren 1a, igandea. Umeen emanaldia. Alegiako tailerreko haurrak.
- Ekainaren 12a, osteguna. INTXURREren estreinaldia: ARGI DAGO – KOMEDIA BELTZA obra.
- Ekainaren 22a, igandea, eguerdiz. FESTA-GALA.
Oharrak:
- Emanaldiak Alegiako zinean izango dira
- Ordutegiak zehazten joango diren arren, ostiralak eta larunbatak 22:30ean, osteguna bada 20:00etan eta igandetakoak 17:00etan.
- Ekainaren 22rako, igande eguerdirako, FESTA-GALA lantzen ari gara. Topaketetan partaide izandako antzezle, antolatzaile eta ikusleak bildu eta guztiekin opari banaketa, emanaldi berezia beste kultur adierazpenekin (musika, bertsoa, literatura…) poteoa, hamaiketakoa, bazkaria…
Topaketen formatoa:
- Ez da lehiaketa bat bere horretan izango baina eskertze eta aitorpen moduan sariak, opariak banatuko dira.
- Horretarako jarriko den epaimahaiaz gain publikoak proposatu ahal ditu zein opari eta nori eman ahal zaion. Bai aretoan bertan eskainiko den aukera baliatuz edo antolatzaileekin harremanetan jarriz bere email bitartez: oinarriatopaketak@gmail.com.
- Sari-opari banaketa, azken egunean, ekainaren 22ko festan egingo da.
Sarrerei buruzko informazioa:
- Haurren emanaldiak (biak txartel bakarrean) 5 € ordainduko da.
- Helduen emanaldi bakoitza 6 € izango da.
- Intxurreren estreinaldia zein beste emanaldiak 12 €.
Bonoa:
- Bono bat egongo da helduen emanaldi guztiak zein Intxurreren lehena ikusteko. Honek 20 € balio du.
- Gala-festa. Oraindik zehaztu gabe dago.
Salmenta:
- Bonoak jarriko dira salgai lehenengo. Kultur etxean daude salgai.
- Bai umeena (5 €) bai helduena (20 €) biak hartu ahal izango dira.
- Gehienez 150 bono salduko dira bakoitzetik. Hortik aurrerakoak sarrera-txarteletan beharko dute.
- Sarreren salmenta apirilaren 22an hasiko da. Baita ere Kultur Etxean eta bertan hartu ahal izango dira, bonoak kenduta gelditzen direnak eta Intxurreko beste emanaldietakoak.
- Gala-festakoa beranduago izango da, behin Topaketak hasita, eta izan gonbidapena edo ordaindua, txartela hartu beharko da.