Bertsolaritzako ordezkari garrantzitsuek euren talentua erakutsiko dute Santutxuko Karmelo Plazan. 14 bertsolarik hartuko dute parte, besteak beste, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Oihana Bartra eta Amets Arzallus bertsolariek. Saio hau Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatuko da eta euskaltzaleen topaleku izango da. Lehenengo hiru egunetan programatutako emanaldiez gain, maiatzaren 30ean Karmelo Plaza inguruko kaleetan zehar ohiko bertso poteoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.