Karrikiri Elkartea (Xabier karrika 4, Iruñea). Maiatzak 13, 19:00etan.
Bi poesia libururen aurkezpena: Apurkinak eta Baden Verboten.
Parte hartzaileak: Iker Aranberri Sarasua eta Oihane Zuberoa Garmendia
Argitaletxea: Pamiela
Poesiak bere tokia izango du Karrikirin maiatzaren 13an, Iker Aranberri Sarasuaren Apurkinak eta Oihane Zuberoa Garmendiaren Baden Verboten liburuen aurkezpen bikoitzarekin. Bi lan hauek gogoeta poetikoen, irudi indartsuen eta hizkuntza zainduaren bidez eskaintzen digute begirada propio bat, egunerokoaren eta barne-munduaren artean mugitzen dena. Egileekin solasean aritzeko eta poesia garaikideaz gozatzeko aukera paregabea izango da.
Antolatzailea: Karrikiri.