Amaia Echávarriren Towanda y yo. Salseando por el barrio liburuaren aurkezpena. Aurkezpenean David Mariezkurrena lagun izango du.
Txantrea eszenatoki duen liburu honetan idazketa tresna terapeutiko gisa erabiltzeko gonbidapena egiten da.
Towanda edozein pertsona izan liteke, bere auzoko kaleetan barrena dabilena, bizitzan interesatzen zaizkion gauzei buruz hausnartuz. Auzo hori Txantrea da.
Egun batzuetan, etxera iristean, eseri eta bizitutakoaz idazten du. Idazteak bere mundua ordenatzen laguntzen dio, erdian jartzen, kezkatzen duen horri beste leku batetik begiratzeko aukera emanez.
Txantrean Auzolan aldizkariko “Salseando” sailean argitaratutako ibilaldi horietako hogeita bederatzi biltzen ditu liburuak. Obra osatzeko, testu argitaragabe bat dago, nahi duenari idazketa tresna terapeutiko gisa erabiltzeko gonbita egiten diona.