Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Gorputzak marrazten du, marrazkia mugitzen da» tailerra, Ixiar Garciarekin eta Olatz de Andresekin

mayo 10

Zer arrasto uzten du mugimenduak? Marrazki bat mugimenduaren abiapuntua izan daiteke?

Tailer honetan mugimenduaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna marrazkiaren bidez sentitzeko eta erregistratzeko moduak partekatu nahi dituzte Ixiar Garciak eta Olatz de Andresek. Gorputza, marrazkia, denbora, entzutea, erregistroa…

Trazu eta mugimendu ekintza sinpleen bidez, beren esperientziarekin eta denborarekin duten harremana luzatzea, nahastea, geldiaraztea eta suspertzea praktikatuko dituzte parte-hartzaileek, marrazkia hizkuntza eta mugimendu-erregistro gisa txertatuz.

2020an, Olatz eta Ixiar elkarrekin hasi ziren esplorazio artistiko bat egiten. Orduan, Olatzek Denbora gorputz gisa ikerketara gonbidatu zuen Ixiar, mugimenduaren, marrazkiaren, idazketaren eta ikus-entzunezkoaren bidez denboraren pertzepzioa eraldatzeko moduei buruzko proiektura. Tailer honetan, ikerketa honetako zenbait ariketa, jolas eta gogoeta partekatzea proposatzen dute Olatzek eta Ixiarrek.

Informazio gehiago