2025eko Getxo Eszena Kalean jaialdiaren barne.
Ikuskizunak 90 urte betetzear dituen emakume zahar baten istorioa kon-tatzen du. Iloba jostalari baten istorioa da, eta amama samur, ameslari eta kaskagorri baten istorioa. Bakarrik eta eserita egoteaz nekatuta, egunez egun zopa jateaz nazkatuta, berriro bizirik sentitu nahi du. Izan ere… 90 urte ez dira egunero ospatzen!! Claudette omenaldia da zahartzaroari, gure amonei, jakinduriaz eta esperientziaz beteriko zimur horiei. Omenaldia emakume belaunaldi oso bati, besteen alde dena eman ondoren, bakarrik aurkitzen baitira. Belaunaldiartekotasunaz ere hitz egiten du.
Munduko Ikuskizun Onenaren Saria Umore Azoka 2024.
Valladolideko TAC Interpretazio Onenaren Saria 2024.